Herensugea (lehenengo saria)
c.c.1 @ 15:54

Gipuzkoako Arrasate herri txikia zen aintzinean.Horko jendea zoriontsu zirudien,baina arrisku handi bat zeukaten.Urtean behin lurrak dardaratzen zuten zeren kobazulo batetik pizti izugarri bat ateratzen zen. Piztia Herensugea deitzen zen eta ahotik sua botatzen zuen.Urte asko zeramaten Herensugearen mende.
Akordio bat zuten Herensugearekin:Lurrak dardara egiten zuen bakoitzean, herriko neska guztiak ateratzen ziren eta, zozketa bat egin eta gero, ateratzen zen neska Herensugeari ematen zitzaion. Herrian errementeri bat bizi zen. Bere indarrak ez zuen neurririk eta oso ausarta zen. Errementaria neska batez maitemindu zen. baita neska maitemindu ere , eta elkarrekin bizi ziren. Egun batean lurrak dardar egin zuen eta herriko neska guztiak atera ziren.Orduan zozketan errementariaren neska atera zen eta Herensugearengana ereman zuten. Errementariak hori ikusi eta gero burdin zorrotz bat hartu zuen eta Herensugearengana joan zen. Herensugea ikusi eta gero burdina lepoan sartu zion eta hil zuen. Gero errementaria eta bere neska herrira bueltatu ziren eta zazpi seme-alaba izan zituzten.
Ipuin nire aitonari entzun nion.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi